(+33) 0603 347 076 tintalanak@gmail.com
Aukeratu hizkuntza

LEGEZKO OHARRA

 

Nor garen
Identifikazio datuak: Web orri hau (www.tintalanak.com) TINTA LANAK SL-ren jabetzakoa da (NIF: B71176812). Enpresaren helbidea: Ramuntxo Errandonea – Tinta Lanak SL. Karrikamakur kalea – Casa Leku Eder 31710 Zugarramurdi (Nafarroa) eta posta elektronikoaren helbidea: tintalanak@gmail.com.
Domeinuaren izena TINTA LANAK SL-ren jabetzakoa da.


Datu pertsonalen babesa eta pribatutasuna
www.tintalanak.com web gunean sartze hutsak ez du erabiltzailea erregistratzea edota datu pertsonalak eman behar izatera behartzen. Hala ere, erabiltzaileak noizbait datu pertsonalak ematen baditu, datu horiek TINTA LANAK SL-ren fitxategi automatizatu batera igaroko dira, datuen kudeaketa hobea egin dadin eta bezeroak TINTA LANAK SL-ren jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa jaso dezan. Baina datu hauek modu konfidentzialean tratatuko dira, eta ez zaizkie TINTA LANAK SL ez den hirugarrenei utziko. TINTA LANAK SL-k datu horiek aldatu edo galdu ez daitezen eta baimenik gabeko inor datu basean sar dadin saihesteko beharrezko neurriak hartuko ditu. Erabiltzaileak baimena ematen dio TINTA LANAK SL-ri bere datuen tratamendua eta erabilera TINTA LANAK SL. osatzen duten taldeko beste enpresa guztiei uzteko, beti ere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz. Edonola ere, erabiltzaileak, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo komunikaziorik ez duela nahi eskatzeko eskubidea du, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoaren arabera. Horretarako, TINTA LANAK SL-ra jo beharko du (Tinta lanak SL. Karrikamakur kalea – Casa Leku Eder 31710 Zugarramurdi (Nafarroa), edota helbide elektroniko honetara tintalank@gmail.com.


Web gunea erabiltzeko baldintzak
www.tintalanak.com gunearen bidez erabiltzaileak harpidetza egiteko, publizitatea kontratatzeko edo zerbitzu bat eskatzeko bere datuak eman behar baditu, erabiltzailea izango da informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen arduraduna.
Oro har erabiltzaileak web guneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraikiz erabiltzeko betebeharra du, besteren artean, bertako edukiak merkataritza-xedeetarako ez erabiltzeko, bertako edukiak ez aldatzeko eta fede onaren aurkako jardueratan ez erabiltzeko.
www.tintalanak.com-ek ematen du bide besterenak diren Interneteko helbidetara sartzeko, baina TINTA LANAK SL ez da inola ere eduki horien erantzule egiten, ez eta eduki horien kalitate, fidagarritasun edo zehaztasunaz ere.
Erabiltzaileak bere iritzi edo iradokizunak helarazteko edo TINTA LANAK SL-kin harremanetan jartzeko honako posta elektronikoko helbidea erabil dezake: tintalanak@gmail.com.


Jabetza intelektual eta industriala
TINTA LANAK SL-ren jabetzakoak dira www.lanku.eus-eko diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, ikur bereizgarri edo logotipoak, markoak, iragarki-bandak, software-lizentzia eta bestelako sorkuntzak. Era berean, TINTA LANAK SL-k legez eta modu esklusiboan ditu haiek ustiatzeko eskubideak.
Erabiltzaileak web orriko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta gorde ditzake, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako badira soilik;www.lanku.eus guneko edukiak baimenik gabe merkataritza-helburuetarako erabiltzea edota haiek birsaltzea edo banatzea debekatuta dago, betiere TINTA LANAK SL-ren aldez aurretiko baimen idatzia izan ezean, eta hala badagokio, dagokion eskubideen jabearena.
TINTA LANAK SL-k baimena ematen du beste web orrietan bere edukiak aipatzeko, betiere edukiak kopiatzen ez badira.
www.lanku.eus-en egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du TINTA LANAK SL-k, aurrez abisurik igorri gabe ere; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu, handitu, edo itxuralda dezake nahi duenean.